Chicuelo-M.Mezquida/Paco de Lucía Legacy
60 JAZZALDIA
2025-07-27
-
20:00
Trinitate Plaza
Promotorea:
Victoria Eugenia Antzokia S.A
Chicuelo - Marco Mezquida: Del alma
Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez "Chicuelo" (gitarra), Paco de Mode (perkusioa)
Bi musikari itzelek, benetako izarrak bakoitza bere aldetik, 2016an ezagutu zuten elkar, eta konexio sakona sentitu zuten; bat-bateko “maitemin” artistikoa antzeko bi arima musikalen artean, Mezquida Jazzetik eta musika klasikotik, eta Chicuelo flamenkotik.
Paco de Lucía Legacy
Josemi Carmona (gitarra), Chano Domínguez (pianoa), Duquende (kantua), Farru (dantza), Antonio Lizana (saxoa eta kantua), Alaín Pérez (baxua), Israel Suarez "Piraña" (kaxoia), Antonio Rey (gitarra), Antonio Sánchez (gitarra)
Paco de Lucía mugak gainditu zituen musikaria izan zen. Ziurrenik, garai guztietako flamenko gitarra-jotzailerik onena. Legendazko musikagile, ekoizle eta interpretea, Eric Clapton, Chick Corea, Carlos Santana edo Al Di Meolarekin jo eta grabatu zuena, eta generoa betiko aldatu zuena. Ikuskizun honek flamenkoaren iragana, oraina eta etorkizuna uztartzen ditu, Paco de Lucíaren bizitza eta obra ospatu eta bere DNA sortzaileak jazza, musika klasikoa edo musika afrikarra bezalako estiloak nola nahastu zituen erakutsi nahi duen musikari talde batekin.